Gelak dira : Insonorizatuak, egurrezko lurra, horma eta sabai akustikoak, aire berritzea, sarrailakin, entxufe bereiziak pareta guztietan eta norbere gelan bere soinua akustikoki moldatu ahal izateko aukerarekin.
Guztiz isolatu eta independienteak, gelak bereziki diseinatuak daude beraien artean inongo bibraziorik egon ez daiten. Hau dela eta musika taldeen artean inongo eragozpen gabe aritu ahal dira ensaiatzen.

Gastu guztiak, hau da, argia, ura, eraikinaren mantenimendua, asegurua, Iditu Records-ek aurrera eramango ditu. Lokal edo gela bat izateak, hilabeteko kuota ordaintzean bakarrik datza, non berauetan eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan erabili ahal izango dituzun.

Gela edo lokalen neurriak: 7,5 m2-tik 16 m2 rainokoak dira. Alokairuak 150€ tik aurrerakoak. Gelak partekatu ahal dira horrela merkeago atereaz; eta badakizu, nahi izanez gero dutxa bat har dezakezu, atseden harte atseden gunean, edan, jan, internetean sartu ..etb.

Combo gela bat ere prestatzen gaude. Bertan ahotz ekipoa, bateria, kitarra eta baxuen amplifikadoreak egongo direlarik. Gela hau orduka, egunka, etb... alokatu daiteke.
Zatoz ikustera!!

Argazki hauetan gela bat ikus zenake, naiz eta bertara bazatoz inongo konpromiso gabe ikusi ahal izango dituzun. Egundoko ustekabea izango duzu.

Itzuli